sta stanostanckoSTA_________

<<<2004ko irailean Barrene (baxua), Unai U.(gitarra) eta Unai S. (gitarra) lehen aldiz elkartu ginen asmo garbi batekin; elkarrekin jo, ondo pasatu eta ikastea. Horrela, astean behin Barreneren amamak utzitako txoko batean batzen ginen eta apurka-apurka gustuko taldeen bertsioak jotzeari ekin genion: Sepultura, Judas Priest, Metallica, S.A, Iron Maiden, ... Txoko hura, hain justu, aspaldi Lemoako estankoa izan zenaren azpialdean dago. Egoera horrek, gerora, taldearen nondik norakoan zer esan handia izan duelarik (ikus.“Stancko” atala).

<<<Hilabeteak aurrera zihoazen neurrian, bateria jotzaile bat bilatzea eta serioago jardutea erabaki genuen. Hartara, 2005eko uda bukatzear zela Zornotzako Zelaieta zentroan dauden entsegu lokaletara joan ginen, eta handik gutxira baketak astintzeaz arduratuko zen partaide berria aurkitu genuen: Maru lekeitiarra.

<<<Gauzak horrela, talde gisa aurrera jarraitzeko asmoak gero eta indar handiagoa hartuz zihoan. Oraindik abeslari ofizial gabe geunden arren, lehen abestiak konposatzeari ekin genion eta taldeari izen bat bilatzen hasi ginen. Kolore askotako izenak proposatu ziren (Mugan, Menpe, Stancko, Grinder, Deslai…) eta ados jartzen ez ginenez, gure arteko matrakak hilabete dezente iraun zuen. Azkenean, hamaika buruhauste eta gero, kontsensu gehien lortu zuen izenaren alde egin genuen: “Anker”.

<<<2006ko udan taldearen oinarriak finkatuta gelditu zirela esan daiteke. Izan ere, han eta hemen bilatzen aritu eta gero, azkenik abeslari aproposa aurkitu genuen. Oier Uriarte bera, zornotzarra etataldekideen aspaldiko laguna. Bestalde, bateria jotzailearen postuanere aldaketak suertatu ziren. Lan arazoak medio, Maruk taldearekinaurrera jarraitzea ezinezkoa zuela eta, bere ordez Mikel “Arri” durangarra batu zitzaigun. 2006.urtearen hondarrean Anker bere lehen kontzertuak eskaintzen hasi da. Bide beretik, ahal bezain laster taldearen lehen grabaketa bat burutzeko asmoa dugu.